Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Artea

bideoa prestatzen
Iruñerria Pedro Salaberriren begietatik ikusita, Kondestable jauregian

2018-12-17
Pedro Salaberri margolariaren erakusketa iraunkorra Kondestable Jauregian dago ikusgai urtarrilaren 13rarte. Aurkezten diren lanetan Nafarroako herrietako eta Iruñeko auzoetako paisaiak, zerumugak eta bazterrak biltzen dira.
bideoa prestatzen
Oteizaren muraletako abstrakzioaren sorburua, Nafarroako Unibertsitate Museoan ikusgai

2018-12-12
Nafarroako Unibertsitateko Museoan ikusgai dago ‘Abstrakzioaren sorburua Jorge Oteizaren muraletan’ izeneko erakusketa. Unibertsitateak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak elkarlanean prestatu dute erakusketa eta Oteizaren zenbait mural aztertu dituzte. Hain justu, erakusketan ikusgai dauden biak: Bachen omenez egindakoa eta ‘Elias eta suzko gurdia’ izenekoa. Biak 1956an egin zituen Oteizak, Maria Josefa Huarteren enkarguz, haren Madrilgo etxerako.
bideoa prestatzen
'Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak' erakusketa, San Telmon ikusgai

2018-11-23
Arteak eta zintziak giza gorputzarekiko eduki duten interesean sakontzen duen 'Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak' erakusketa aurkeztu du San Telmo museoak, Valladolideko Eskultura Museo Nazioalarekin elkarlanean ekoiztua. Otsailaren 17rarte egongo da ikusgai, eta Kutxa Fundazioaren babesa du.
bideoa prestatzen
Indarkeria matxista jasandako emakumeen memoria, ikuskizun

2018-11-09
“Memoria eraikiz” izenpetutako emanaldi artistikoak antolatu ditu Mugarik Gabek Donostiako Easo plazan, indarkeria sexistaren aurrean daukagun jokaeraz hausnartzera gonbidatuz.
bideoa prestatzen
Ola Maciejewska-k, artista Poloniarrak, 'Loie Fuller: Research' lana aurkeztu du

2018-11-08
Azkuna Zentroak antolatzen duen ‘Elipsiak’ arte eszenikoen zikloaren baitan Ola Maciejewska, artista Poloniarra, Loie Fuller: Reseach lana aurkeztu du.
bideoa prestatzen
Iñaki Villanueva: Eskulturgile eta musikaria

2018-11-04
Ajoarrieroa saioko atal honetan Iñaki Villanueva artisauarekin egin du hitzordua Berriozarren Anabel Arraiza lankideak. Nagusiki eskulturgile bezala izan duen ibilbideaz eta esperientziaz hitzegin duten arren Khous taldeko abeslari bezala ere aritu zaigu.