Image

Gakoak

Nerea Ibarzabal: 'Oso gogor egin dut lan, eta oraindik asko daukat aurretik'

Nerea Ibarzabal markinarra izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldun berria.

Halaxe geratu da puntuazioa: 874,5 punturekin, Nerea Ibarzabal Salegi; Jone Uria Albizuri (866); Etxahun Lekue Etxebarria (520,5); Xabat Galletebeitia Abaroa (507,5): Onintza Enbeita Maguregi (489,5); Aitor Bizkarra Ruiz (486); Aitor Etxebarriazagarraga Gabiola (484); eta Gorka Pagonabarraga Agorria (464).

Aitziber Balantzategi: "Hitzek osatzen dute hizkuntza, baina ekimenek komunitatea"

Korrikaren 22. edizioak Euskal Herri osoa zeharkatuko du datorren urteko udaberrian, pandemiagatik aurreko urtean atzeratu ostean. AEK-k antolatuta, 2022ko martxoaren 31ean Amurriotik abiatuko da eta Donostiara iritsiko da apirilaren 10ean. Lelotzat Hitzekin izango du 2022ko Korrikak, "hitzetik ekintzara igaro beharra" aldarrikatu nahi dutelako, "nork bere tokitik eta eginbeharretik".

Leire Sangroniz: 'Autoeskoletako langileek oso lan baldintza prekarioak dituzte'

Bizkaiko autoeskoletako langileek asteazken honetan salatu dutenez, sektoreko patronalak ez du inolako proposamenik egiten negoziazioak desblokeatzeko. Hitzarmena ez da berritu 2010. urtetik, eta autoeskoletako lan-baldintzak gero eta prekarioagoak dira.

ELA sindikatuko Leire Sangronizek sektorearen egoeraz eta etorkizunaz hitz egin du.

Nikole Ziarrusta: 'Castells legeak merkantilizazioan eta pribatizazioan sakontzen du'

Ernai gazte antolakundeak eta SEPC Herrialde Katalanetako Ikasle Sindikatuak adierazpen bateratu bat plazaratu dute Castells legaren kontra jotzeko; hau da, Unibertsitateko Elkarbizitza Legearen eta Unibertsitate Sistemaren Lege Orokorraren aurka. Euren esanetan, honako hau unibertsitate neoliberalaren sakontzera bideratuta dago eta merkantilizazioa eta pribatizazioa sustatzen du.

Ane Escondrillas: 'Zahar egoitzetan ematen den prekarietatea itzela da'

Greba eguna izan dute gaur Bizkaiko zahar-etxeetako langileek, LAB sindikatuak deituta. Bi aldarrikapen nagusi dituzte: alde batetik, langile publikoekin ekiparazioa eta, beste aldetik, ratio justu eta duinak. Helburua patronalari presio egitea izan da, hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko. Behin-behinetkotasuna, kontratu partzialak eta gehiegizko lanak salatu dituzte.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image