Skip to main content

Miren Gorrotxategi, Elkarrekin Podemos: “Ezker perspektiba batetik gobernatzea euskal gizarteari zor diogun kontua da”

Elkarrizketa

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemosen bozeramaile izan da azken legegintzaldian eta lehendakarigaia da apirilaren 21eko hauteskundeetan. PSEri “EAJren makulu” izatea egotzi dio eta kezka adierazi du NAIZ Irratiari eskainitako elkarrizketan “EH Bilduk ere” hala “izan nahi ote duen”, “askotan esan da EH Bildu ‘podemizatzen’ ari zela, orain esan daiteke ‘jeltzalizatzen’ ari dela”. Hiru alderdien arteko gobernu aukera batez galdetuta, “oso ondo” iruditzen zaiola dio, are gehiago, “euskal gizartearekin dugun zorra” dela uste du.