Skip to main content

Ane Urkiri, kirol kazetaria: "Erkiagak erakutsi du maila ezin hobean dagoela"

Gure begiz

Sekulako ikuskizuna ikusi zen atzo Gernikako Jai Alai pilotalekuan Winter Serieseko hirugarren edizioko finalean. Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea dira 2023-2024ko Eusko Label Winter Series txapelketako irabazleak, finalean Iñaki Osa Goikoetxea eta Unai Lekerika menderatuta. Urkirik azaldu duenez, partidua baino bestelako elementuak egon ziren ikuskizuna handi egin zutenak. Hirugarren edizio honetan ere ikusi da arrakasta eta argi geratu da Aritz Erkiaga maila ezin hobean dagoela, hala, aurrelari eta puntistarik onena dela azaldu du kazetariak. Bigarren txapela du irabazten duena.

Bestelakoan, Elordi eta Rezusta play-offetara sailkatu dira sufrituta (22-19). Lasori eta Arangureni gailendu zaizkie Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako 14. jardunaldiko partidan.

Bukatzeko, eskubaloiari heldu dio Urkirik. Larunbateko partiduan Super Amara Bera Berak irabazi zuen Replasa Beti-Onaken aurkako derbia (20-29). Garaipen honekin, donostiarrak bolada onera itzuli, eta, behin-behinean, sailkapenaren goiko postuetan finkatu dira.