Skip to main content

Kezka piztu du Perun Milagros Jauregik abortuaren inguruan aurkeztutako lege proiektuak

Gure begiz

Abortua izan du hizpide Vero Satrustegi nazioarteko berriemaileak aste honetako analisian. Perun Renovación Popular alderdi ebanjelikoko kide den Milagros Jauregik lege proiektu bat aurkeztu berri du. Satrustegik azaldu du honetan, abortuaren alde agertu beharrean, emakume helduen eta adingabeen nahigabeko haurdunaldietatik jaiotako umeak adopzioan emateko aukera sustatzen dela. Hala, adingabeen haurdunaldiak normalizatuz, kontra agertu diren sektoreek diotenez. Aurkeztutako dokumentuaren arabera, abortu klandestinoa murriztea bilatzen da, kontuan hartu gabe bortxaketen biktima izan diren emakume eta neskatoen zaurgarritasun egoera. Gainera, normalizatu egiten du emakumeek nahigabe haurdunaldi behartuak eta arriskutsuak izatea. Sektore askotan kezka piztu du proposamenak, esan bezala, sexu indarkeriaren biktima diren edo izan diren emakume eta neskatoen zaurgarritasun egoera bigarren planoan geratzen delako.