Ernest Shackletonen 'Endurance' ontzia aurkitu dute Antartikan
Minutu batean
2022, mar. 11 - 07:03
Ernest Shackletonen 'Endurance' ontzia hiru kilometroko sakoneran topatu dute Weddell itsasoan. 'Endurance' 1915ean hondoratu zen, Shackleton eta haren espediziokideak Antartika oinez gurutzatzera joan zirenean. Endurance 22 espedizioak aurkitu du ontzia. Filmatu eta eskaneatu egingo dute.