Hamar urte igaro dira Eskozian independentzia erreferenduma egin zutenetik
Minutu batean
2024, ira. 18 - 11:09
2014ko irailaren 18an Eskoziak independentzia erreferenduma egin zuen Erresuma Batutik banandu ala ez erabakitzeko. % 84,6ko parte-hartze historikoa izan zuen, 16 urtetik gorako ia 4,3 milioi pertsona zeuden hautestontzietara deituta. Botoen %55,3arekin ezetza nagusitu zen. 2014ko galdeketa egin zenetik hamar urtera, beste kontsulta bat egiteko aukera urrunago dago. 2026ko bozak erabakigarriak izango dira aldarrikapenaren indarra bermatzeko.