Skip to main content

Ulrike Meinhof hilik agertu zen Alemanian, RAFeko kide ezaguna

Minutu batean

1976ko maiatzaren 09an, Ulrike Meinhof hilik agertu zen Alemanian. Kazetaria eta mendebaldeko Alemaniako RAF talde armatu komunistako kidea, espetxeko bere ziegan urkaturik aurkitu zuten. Autoritateek bere buruaz beste egin zuela zabaldu zuten.

“Nire buruaz beste egin dudala esaten badizute, erailketa izan dela ziur egon”, esan zion ahizpari espetxera egin zion azken bisitan.