IKA euskaltegia: "Azken 30 urteetan hirukoiztu egin dira gaitasun eta erabilera datuak Araban"
Sakonean
2025, mar. 26 - 09:03
Euskararen egoerak hobera egin du Araban azken urteotan. Hala adierazi zuen 2021ean kaleratutako inkesta soziolinguistikoak. Nahiz eta Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako lurraldeekin konparatuta alde handiak dauden 2021. urtean Arabako biztanleriaren laurdena zen euskalduna.
Euskalduntze prozesu horretan euskaltegien papera ezinbestekoa izan da, esaterako Gasteizko IKA euskaltegiarena. Egun, 3 egoitza ditu hirian eta 1400 ikasle baino gehiago.