Skip to main content

Iñigo Etxezarreta, ETS: "20. urtemugako kontzertua gure historiari eginiko omenaldia izango da"

Sakonean

Sagardo denboraldia dagoeneko hasita, sagardogileek egindako uzta konpartitzeko unea heldu da. Probatzen lehena izateko aukera eman diote ETS En Tol Sarmientoko Iñigo Etxezarreta abeslariari. Datorrean urtean taldeak 20 urte beteko ditu eta ospatzeko kontzertu berezia egingo dute BEC!en. Bere ibilbidearen azken kontzertua izango dela aurreratu dute.