Skip to main content

Lehen sektoreari funtzio ekosistemikoa aitortu dio Gipuzkoako Aldundiak, eta laguntzak iragarri ditu

Sakonean

Udane Arbeo Astigarraga

2026, Maiatza 19 - 13:05

Lehen aldiz, ekoizpen jardueraz haratago, nekazariek, abeltzainek eta baso-eragileek gizarte osoari egiten dioten ekarpena dirulaguntza bidez aitortu du Gipuzkoako Aldundiak, pertsona horien guztien lanak zuzeneko eragina baitu lurraldearen mantentzean, biodibertsitatearen kontserbazioan, natura-baliabideen kudeaketa iraunkorrean eta ingurumen orekaren eraikuntzan. Bada, baserritarrentzako laguntza horiek Bidaniako Amalarre baserrian iragarri dituzte Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatuak.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista