Nafarroako hezkuntza komunitateak Gimenoren dimisioa eskatuko du larunbatean Iruñean
Sakonean
Leire Llano eta Gaizka Leitza
2026, Maiatza 13 - 13:05
2025eko ekainean, LABek kanpaina bat hasi zuen, Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilaria egiten ari den "kudeaketa txarra" mahaigaineratzeko. Hezkuntza-komunitateko ikasle, familia zein profesionalen "kezka eta samintasuna" ikusita jarri zuten martxan ekimena, arrazoiak "soberan" baitzeuden.
Larunbat honetan beste pauso bat emango dute dinamika horretan, eta kontseilariaren dimisioa eskatzeko mobilizazioa egingo dute larunbatean Iruñean. Protesta horren zergatiez eta gakoez mintzatu da Hamaika Hodei Tapia LAB sindikatuko kidearekin.

















