Skip to main content

MusikaZuzenean TB #130: Herdoil + Kepa Izeta

Musika Zuzenean

Lehen erreportajea egiteko Iruñea zaharrera joan gara, eta bertan genituen zain Herdoil taldeko kideak, argitaratu berri duten "Inboluzioa" diskoa besapean. Hitz Bitan atalean, berriz, SOFA taldeko Kepa Izeta gonbidatu dugu. Bere gustuko disko, areto, kantu edota musikarien inguruan aritu zaigu laburrean.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran hemen!