Skip to main content

Nafar Away | Tafalla

Nafar Away

Aste honetako Nafar Away saioan Tafalla bisitatu dugu. Bertan, Xabi Olkoz musikariarekin Tafallako jaiei buruz hitz egin du Anabel Arraizak, eta Paula Arregi Garces de los Fayos ikastolako zuzendariarekin azken Nafarroa Oinez jaia izan dugu hizpide. Horrez gain, Pedro Leralta kultur zinegotziarekin Tafallako kaleen historien berri izan dugu, eta laister inauguratuko den hilerrien museoa ere erakutsi digu.