Skip to main content

CAF enpresako batzordeak eta langileek amiantoa kentzeko protokoloak berritzeko eskatu dute

Ekonomia

CAFeko enpresa batzordeak dei egin die sindikatuei eta alderdi politikoei amiantoarekin kutsatutako instalazioak garbitzeko protokoloak berritzeko lan egin dezaten. Datozen urteetan horrelako lan asko egin beharko dira enpresa, instalazio, eskola eta abarretan, Europako araudia betetzek.
Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, bi orduko lanuztea eta manifestazioa egin dute Beasainen gai honek duen garrantzia azpimarratzeko.
Manifestazioaren ondoren emandako prentsaurrekoan, enpresa batzordeko kideek salatu dute egun indarrean dauden protokoloek ez dutela amiantoa erabat kentzea bermatzen ezta langileen segurtasuna ere. Horregatik, protokoloak berritzea eta ondoren jarraipena egitea eskatu dute.