‘Arantzazu’ ekarpen sozial, kultural eta espiritualei buruzko dokumentala estreinatu dute
Kultura
2023, aza. 29 - 11:11
‘Arantzazu. 36 zm, 5 mende, herri bat’ lanak argia ikusi du. Pello Sarasuak zuzendutako ikus-entzunezko lana Arantzazuko ondarea ezagutzera emateko Arantzazulab fundazioak abiatu duen etapa berriaren parte da. Frantziskotarren lekukotzak, bizi istorioak, inoiz jaso gabekoak jasotzeko egitasmoa abiatu zuten duela ia bi urte eta horren emaitza argitara atera dute.