Skip to main content

‘El realismo socialista’ (1973-2023) film amaitu gabeak argia ikusiko du

Kultura

Donostia Zinemaldiako Klasikoak sailak Raul Ruiz zinemagile txiletarraren ‘El realismo socialista / Socialist Realism’ (1973-2023) film amaitu gabearen mundu-estreinaldia hartuko du.
Filma Valeria Sarmiento zinemagileak –Ruizen bikote eta lankidea– berreskuratu eta berregin du.
Langile mundua eta lumpena burgesia intelektual txikiaren munduarekin lotzen dira film honetan. Orain dela 50 urte Txilen izandako kolpe zibiko militarraren aurretik Salvador Allende presidenteak gauzatutako prozesuaren –Unidad Popular delakoaren– interpretazio satiriko gisa pentsatu zuen egileak obra.