Skip to main content

‘Tartalo’ Arteen Arloko Fantasiaren I. jaialdiak 60 ekintza baino gehiago burutuko ditu

Kultura

Jaialdiak erakusketak, film laburren maratoiak, mahai-inguruak, rol jokoak, lehiaketak… eskainiko ditu azaroaren 6a eta 12a bitartean. 60 hizlari eta 100 artista baino gehiago hartuko dute parte. Paul Urkijo, Kepa Sojo, Joxemi Beltran eta Bernardo Atxaga, besteak beste, pasako dira jaialditik. Jaialdiak ezagutza zientifikoaren dibulgazioa eta zehaztasun akademikoa arte eszenikoen munduari lotutako ekintza kulturalekin bateratuko ditu. ‘Tartalo’-k lau egoitzatan banatuko da: EHUko Letren Fakultatea, Montehermoso Jauregia, Ignacio Aldecoa Kultur Etxea eta Artium Museoa. Hasiera eta bukaerako ekitaldietan Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioaren ikasleak hartuko dute parte. Hiru koreografia eskainiko dituzte Artium Museoan. Jaialdiaren egitaraua tartalogasteiz.com webgunean kontsultatu daiteke.