Skip to main content

80 jarduera baino gehiago izango ditu aurtengo Arabako jaien egitarauak

Kultura

Apirilaren 23an hasiko dira Arabako jaiak eta maiatzaren 1ean amaituko dira Estibalizko erromeriarekin. San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren egunak ardatz, guztira 86 jarduera antolatu dira. Ana del Valek aurreikusi duen arabera, egitarauak belaunaldiartekoa izatea eta publiko guztiekin konektatzea du xede. Eta, batez ere, tokiko kultura sektoreari bultzada bat ematen saiatzea izango da helburua.