Skip to main content

Abdullah Ibrahim, Enrico Rava eta Yosuke Yamashita sarituko ditu Donostiako Jazzaldiak

Kultura

Hirurek joko dute festibalean, eta Yamashita artista japoniarra izango da horien artean aurrenekoa. 58. edizioa uztailaren 21etik 25era ospatuko da. Aurten 90 kontzertu izango dira guztira, hamasei oholtzatan banatuta. Egitarau ofizialari bihar ekingo badiote ere, festibalak Euskorleans emanaldia antolatu du ostegun honetarako. Zazpi musikarik eta bederatzi dantzarik ordu erdiko lau ikuskizun eskainiko dituzte hiriko lau gunetan, eta bizikletan mugituko dira batetik bestera.