Skip to main content

Hasi da natura eta zinema uztartzen dituen Gnat zinema jaialdia

Kultura

Egoi Susok zuzendutako ‘Amalur’ filmaren proiekzioarekin ekin diote Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakusketaren bosgarren edizioari, eta Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen diputatuak azpimarratu du ingurumena zaintzearen garrantziari buruz hausnartzea dela jaialdiaren xedea.

Ostiralera bitarte, Con el Oído del Búho eta Hijos del Hielo dokumentalak proiektatuko dituzte Donostiako Antzoki Zaharrean, eta De parque en parque: Doñana Tolosako Topic aretoan. Dokumental emanaldiez gain, Miguel Delibes, Joaquín Araújo, Carlos de Hita eta Unai Pascual adituek hitzaldi interesgarriak eskainiko dituzte. Emanaldi guztietako sarrerak doakoak dira, eta antzokietako leihatiletan eta webguneetan eskura daitezke.