Skip to main content

Afrikaldia jaialdiak ekintza paraleloei hasiera emanen dio

Kultura

Afrikar Zinemen euskal jaialdiak Gasteizko unibertsitatearen fakultateetan emanaldiak eta eztabaidak eskainiko ditu. Arratsaldeko 15:30ean Ghana iparraldeko film laburren aukeraketa emango dira. Emanaldiak eta gero pelikulei buruzko eztabaidak egingo dira. Aurtengo edizioaren gaia Afrikako klima-aldaketa da. Honekin batera, Jon Arretxe idazleak Touré detektibea paperetik pantailara eramateko prozesuari buruz hitz egingo du, 18:30ean Zuloa liburu-dendan.