Skip to main content

Agus Barandiaran: "20 urteko errepasoa egin dugu lan berrian"

Kultura

Korrontzi taldeak lan berria aurkeztu du Durangoko Azokan, bi CD eta liburu batekin osatutako artefaktua: "20 urte hauetako errepasoa egin dugu, eta 23 kantu grabatu ditugu, lehengo 20 kantuak birmoldatuta eta berriz grabatuta eta gonbidatuekin, eta hiru berri". Urte hauetan egindako lana bildu dute: "20 urte hauetan 12 disko argitaratu ditugu eta 900 kontzertu eskaini ditugu 30 herrialde desberdinetan, eta urte hauetako irudiak sartu ditugu liburuan; informazio ugari dago".