Skip to main content

Aitzina Folk jaialdi solidarioak 20 kontzertu eta jarduera baino gehiago eskainiko ditu

Kultura

Ataxia Telangiectasia gaixotasuna ikertzeko finantziazioa lortzeko helburua duen jaialdiak XI. Edizioa burutuko du azaroaren 4a eta abenduaren 30 bitartean. Lehenengo kontzertua Gasteizko Santa Maria Katedralean izango da, azaroaren 4an. Gorka Hermoso eta Garikoitz Mendizabalek ‘Sustraien Matxinada’ diskoa aurkeztuko dute bertan. Azkenekoa abenduaren 30ean izango da, Mendizorrotzan, Korrontziren eskutik.