Akelarre filmak lau izendapen jaso ditu Platino Iberoamerikar zinema sarietan
Kultura
2021, uzt. 21 - 09:07
Lau sari eskuratzeko hautagai izango da euskal ekoizpena. Hain zuzen, musika onenaren, arte zuzendaritza onenaren, argazki-zuzendaritza onenaren eta soinu zuzendaritza onenaren sariak eskuratzeko lehian izango da. Harekin batera, euskal gatazkaren inguruan Fernando Aranburuk idatzitako “Patria” eleberrian oinarritutako telesaila ere lehian izango da sari banaketan.