Alberdaniako editore Jorge Gimenez Bech hil da
Kultura
2023, abe. 20 - 16:12
Hiru hamarkadaz Alberdaniako editore izandako Jorge Gimenez Bech asteazken goiz honetan hil da, gaixotasun baten ondotik. Idazle, itzultzaile eta argitaratzailea, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari ere izan zen hamalau urtez.