Skip to main content

Ana Gazpio, Euskozenoa: "'Munduratzeak' egiten ditugu, euskal nortasunen inguruko hausnarketa kolektiboak"

Kultura

Euskozenoa plataforma aurkeztu dute, “aro berrirako ikuspegiak” leloarekin. Etorkizuneko agertoki euskaldunen hausnarketa eta sorkuntza kolektiborako plataforma irekia da. Euskal nortasunaren adierazpen libreak azaleratzea du helburua. 2022ko abenduan diasporako talde batekin egin zuten hausnarketa kolektibo bate eta hortik Javi Rivero Tolosako AMA jatetxeko sukaldariak, argazki berezi batekin irudikatu zuen bere Euskozenoa. Horren inguruan gehiago jakiteko Ana Gazpio DOTeko disenatzaile estrategikoarekin hitz egin dugu.