Skip to main content

Ane Pedruzo, GazteArte: “Lehiaketaren irabazleek sormen prozesu gidatuak izango dituzte”

Kultura

Ane Pedruzo Gasteizko gazte teknikariak GazteArte lehiaketaren laugarren edizioaren xehetasunak eman dizkigu. Bertan parte hartzeko epea zabalik dago urriaren 25era arte, eta bi kategoriatan banatu dute lehiaketa: 14 urtetik 19ra, eta 20tik 25era.
Pedruzok azpimarratu du gaia librea dela, eta edozein arte disziplinatan aurkez daitekeela lana: eskultura, plastikoa, performance-a, instalazioa, ilustrazioa…Hori bai, lantegi ireki batean aurkezteko modukoa izan behar du. Urtarrilaren hasieran lau lan aukeratuko dira, eta lehiaketaren irabazleek sormen prozesu gidatuak egin ahalko dituzte Gasteizko hainbat aditu sortzailerekin. Lau obra horien egileek lantegi ireki batean sortuko dute lana, eta publikoarekin interaktuatzeko aukera izango dute. Amaitzean, arte lanekin erakusketa kolektibo bat sortuko dute.