Artozkiko suntsipenean duela 20 urte desagertutako 14 artelan berreskuratu dituzte
Kultura
2023, urr. 02 - 16:10
Itoizko 'solidarioek' jendaurrean aurkeztu dituzte artelanak. Iruñeko Geltokian egongo dira ikusgai urriaren 10 arte, eta Agoitzen urriaren 20tik aurrera. Oraindik 17 falta direla salatu dute, eta azalpenak eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari. Herria Itoizko urtegitik defendatzeko, erakusketa bat egin zuten 2003an, baina etxeak suntsitzeaz bat galdu zen obren arrastoa. “Modu anonimoan” helarazi dizkiete orain haietako batzuk.