Skip to main content

Bi euskal zuzendari, Zinemaldiko Sail Ofizialean

Kultura

Zinemaldiak 71. edizioko Sail Ofizialean parte hartuko duten pelikula gehiagoren berri eman du. Jaialdia irailaren 22tik 30era ospatuko da. Jaione Camborda eta Isabel Herguera donostiar zinemagileek beren film berriak aurkeztuko dituzte.

“O Corno” Cambordaren bigarren film luzea da, eta galizieraz filmatuta dago. Urrezko Maskorra irabazteko lehiatuko da. “Sultanaren ametsa”, berriz, animaziozko pelikula bat da, eta izen bera duen liburu feministari zor dio izenburua.

Bestalde, Zabaltegi-Tabakalera sailean Señor y Señora ekoiztetxe donostiarrak bi film eskainiko ditu: Ion de Sosaren “Mamantula” eta Irati Gorostidiren “Contadores”.