Skip to main content

Bilbao Basque Fest 2024 jaialdiak 200 ikuskizun inguru eskainiko ditu Aste Santuan

Kultura

Euskal kulturaren hitzordu nagusia martxoaren 27tik 31ra bitartean ospatuko da Bilbo hiriko 30 gunetan zehar, 156 artistaren parte-hartzearekin. 130.000 pertsonak parte hartu zuten iaz Bilboko Udalak antolatutako proposamenetan. Programa osatzen duten 175 jardueren aurkezpenean Xabier Otxandianok adierazi duenez, jaialdiak "turismoa sustatzen du, eta, horregatik, garrantzitsua da 308 jatetxe, taberna, denda, gozotegi eta denda espezializaturen inplikazioa nabarmentzea".