Skip to main content

Bueltan da Mungiako Lore Jokoak jaialdia "Mungia 1900, herri bakarra gara" lelopean

Kultura

Lore Jokoak jaialdiaren XVII. edizioa Mungian ospatuko da igandean, 'Mungia 1900, herri bakarra gara' lelopean. UdalerriaK musikaz, euskal dantzaz, bertsolariz, antzerki herrikoiz eta gastronomiaz beteriko programazioa eskeiniko du.

Eguna 11.30ean hasiko da, txalapartaren ohiko deiarekin. 12:00etan Herria Dantzan ekimenari hasiera emango zaio eta ondoren, Foruen plazan, hainbat emanaldi tradizional egingo dira.

Eguerdian ere, bertsolaritza tailerra egongo da bere printzipio basikoak ikasteko aukerarekin. Horretaz gain, Matxin plazan, 13.00etan, Barberu dantza, sokatira eta 'Mungia 1900, herri bakarra gara' antzezlan herrikoia izango dira. Lapiko solidarioa Dravet Desafioaren alde eguneko hitzordu gastronomikoa Euskal Pizkunde etorbidean izango da eta babarrun jate solidarioaz gozatu ahal izango da.

Tiketak 12.00etatik aurrera egongo dira salgai eta indabak 14.00etatik 15.00etara banatuko dira. Txartela salmentarekin bildutako guztia Dravet Sindromea izeneko gaixotasun arraroa duen gazte bat duen familia mungiar batek sortutako Desafía Dravet elkartearentzat izango da.