Cannes-eko zinema jaialdia bere onera itzuliko da 2021ean
Kultura
2021, urt. 07 - 12:01
2020ak ekarri dituen galera handien ostean, munduko jaialdirik garrantzitsuena berreskuratuko du zinemak hasi berri den 2021 honetan. Cannes-eko zinema jaialdiaren zuzendaritzak baieztatu du 74. Edizioak aurreko urteetako formatu handia berreskuratuko duela. Hain zuzen, maiatzaren 11tik 22ra dago aurreikusita Cannes-eko hitzordua, baina egoerak behartuko balu, udan ospatzeko aukera ireki du antolakuntzak.