Skip to main content

Digitala eta aurrez aurrekoa izango da aurten 56. Durangoko Azoka

Kultura

Abenduaren 3tik 8ra ospatuko da 56. edizioa. Aurrez-aurreko Azoka baten aldeko apustua egingo du Gerediaga Elkarteak, Landakon erakusmahaiak jarriz, bisitariak gonbidatuz eta urteroko sortzaile eta kulturzaleen arteko harremanak berreskuratuz. Hala ere, Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak adierazi duenez, online aukera ere eskainiko da: 'Aurtengoa bikoitza izango da, digitala eta aurrez aurrekoa'.