Skip to main content

Donostiako Jazzaldiaren historian inoiz ez bezalako bertaratze kopuruak izan dira

Kultura

Jende asko bildu da kontzertu guztietan Donostian uztailaren 21etik 25era. 191.000 lagunek bete dituzte 5 egunetan, 16 agertokitan egindako 90 kontzertuak. Salgai zeuden 21 kontzertuetatik 15etarako sarrerak agortu egin dira. “Sold out” kartela Triniko 4 gauetatik 3tan jarri da eta Kursaaleko 5 kontzertuetatik 3tan, besteak beste. Guztira, 18.882 sarrera saldu dira, munduko 40 herrialde ezberdinetatik erosi direnak. Doako kontzertuetan 172.000 pertsona bildu dira.