Edizio berezia eskainiko du aurten Azkena Rock jaialdiak
Kultura
2021, uzt. 07 - 10:07
Azkena Rock jaialdiak edizio berezia eskainiko du aurten Gasteizko Iradier Arenan. Iaz bezala, ezin izango da jaialdi masiborik egin uztailean, baina udazkenerako 10 eguneko egitaraua prestatu du jaialdiak: Liher, Lehendakaris Muertos, Ezpalak, El Drogas eta beste hainbat artista bilduko dituzte, besteak beste.