Skip to main content

Emakumezkoen ekoizpenak kualitatiboki eta kuantitatiboki egin du jauzi aurtengo Zinemaldian

Kultura

“Arnasa betean” datoz Zinemiraren eskutik datozen Iratxe Fresneda, Bertha Gaztelumendi, Rosa Zufía eta beste hainbat.
Utopia feministak eta akuarelen lilura dakar “Sultana´s dream” filmeak eta Jaione Cambordaren “O Corno” laster helduko da, biak ala biak, Urrezko Maskorraren lehian, euskal emakume zinemagileek ekoitziak.
Isabel Coixetek, bere aldetik, ere emakumezkoen sexualitatea ekarri du erdigunera “zineman ez dagoelako behar bezala adierazia”.
Zinemira saria eta euskal zinemaren gaua da gaur, baina aurrean dira Irizar saria eta Zinemaldiko garaikur nagusiak.
Horrez gainera, aurtengo filma sorpresa zein den argitu digu Zinemaldiak. David Fincherren 'The Killer' izanen da emanaldi sorpresako filma.