'Emazteak eta euskal literatura' jardunaldiarekin itxiko dute 38. Sarako Idazleen Biltzarra
Kultura
2021, urr. 11 - 09:10
Sarako Idazleen Biltzarra ospatzen ari da igandean hasita eta gaur arte. 38. edizio honek ere, iazkoak bezala, datak aldatu behar izan ditu pandemia dela eta; baina, urteroko helburuei heldu die antolakuntzak, euskal literaturaren topagune izatea. Aurten, baina, Ikusi Mikusi haur eta gazte literaturaren euskarazko lehen azokak egin dio atarikoa, urriak 8 eta 9an ospatuta.