Esan Ozenki diskografia osatzeko falta ziren hiru biniloak kaleratu ditu Elkar argitaletxeak
Kultura
2021, aza. 30 - 09:11
Esan Ozenki zigiluaren 30. urtemugan (1991-2021), hainbat berrargitalpen eta edizio berezi kaleratu ditu Elkar argitaletxeak. Alde batetik, Negu Gorriak taldearen diskografia osatzeko falta ziren hiru biniloak dira, hirurak gatefold formatuan; eta bestetik, Anestesiaren lehen EParen oso berrargitalpen zaindua egin dute, 'Toki berean' izena duen biniloarena alegia.