Skip to main content

Euskadiko Orkestrak 50 jarduera baino gehiago prestatu ditu Musika Gela ziklorako

Kultura

Musika gela gazteei bereziki zuzendutako zikloa da, musika gerturatzeko helburua duena. Euskadiko Orkestrak lau ekoizpen propio prestatu ditu 2023-2024 denboraldirako: 'Pantomima', 'Polikinela', 'Misterioa' eta 'Elkarrekin sortu'. Lau ekoizpen horiek Eskola Kontzertuak zein Musika Familian zikloetan aurkeztuko dira. Eskola Kontzertuetan 100 ikastetxeetako 11.000 ikasle baino gehiagoren parte hartzea egongo da. Musika Familia zikloaren kontzertuak Donostia eta Gasteizen eskainiko dira. Lehenengoa urriaren 21ean izango da, 12:00etan Miramonen. Kontzertu guztietarako sarrerak 3 eta 8 euro bitarteko prezioa dute eta euskadikoorkestra.eus webgunean eskuratu daitezke.