Euskal literaturaren Booktegi jaialdia larunbatean, Usurbilen
Kultura
Udane Arbeo
2023, urr. 26 - 12:10
Sortzaile, idazle eta irakurleen topagune izango da beste behin Usurbil urriaren 28an. Xedetzat dute euskaraz arte diziplina askotarikoekin gozatzea. Euskaraz irakurtzera eta idaztera animatu nahi dituzte zaleak eta horretarako egitarau zabala antolatu dute larunbat honetarako. Literaturak musikarekin, antzerkiarekin eta argazkilaritzarekin bat egingo du.

















