Skip to main content

Euskara meritutzat hartzeari uzteko agindu dute Nafarroako eremu mistoan eta ez-euskaldunean

Kultura

Nafarroako administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretua 2017an Uxue Barkosek gidatzen zuen gobernuak aurrera atera zuen, Hasierako proposamena moldatuz, Nafarroako Kontseiluak egindako txostena jarraitu zuen. Hala ere, UGT sindikatuak helegitea ezarri zuen. Juan Jose Lizarbe abokatuak, PSNko burua izan zenak, jarri zuen dekretuaren zati baten aurkako elegitea UGT sindikatuaren izenean. Gauzak horrela, alemaniera edo ingelesa jakitea meritu bat izango da, euskara jakitea, ordea, ez.