Skip to main content

Euskozenoa plataforma aurkeztu dute, “aro berrirako ikuspegiak” leloarekin

Kultura

Etorkizuneko agertoki euskaldunen hausnarketa eta sorkuntza kolektiborako plataforma irekia da. Euskal nortasunaren adierazpen libreak azaleratzea du helburua. Parte hartzaileen artean, artista bisual bat, sukaldari bat, moda diseinatzaile bat, SOS Arrazakeriak sortutako antzerki eta Frantziskotarrak daude.

2022ko abenduan diasporako talde batekin egin zuten hausnarketa kolektibo bate eta hortik Javi Rivero Tolosako AMA jatetxeko sukaldariak, argazki berezi batekin irudikatu zuen bere Euskozenoa. Hizkuntzaren bilakaera islatu nahi dute, egunerokoan sortzen diren errealitate berriekin bat etorriz, eta horretarako hitzen bilduma berri bat sortu dute. Amazulo, Lesbiama, Inshallabedi eta Jaun ta jabe, besteak beste.