Skip to main content

‘Fokuan’ jardunaldiek Latinoamerikako egoera soziopolitikoan sakonduko dute

Kultura

Jardunaldiek hitzaldiak, argazki erakusketa bat eta zinema-foruma eskainiko dute urriaren 16a eta 19a bitartean. Andra Mari Zuriaren plaza Edu Leon kazetariaren argazki erakusketa jasoko du urriaren 29a arte. ‘Latinoamerika, zauri bizitan. Borrokak eta memoria han-hemen’ erakusketak Eduardo Galeanok deskribatutako kontinentea zeharkatzen du. Jardunaldiek hiru hitzaldi eskainiko dituzte Europa Jauregian, urriak 16, 17 eta 18an, arratsaldeko 19:00etan. Gustavo Petroren irudia, Latinoamerikako demokrazia eta kazetaritzaren paperari buruzko hitzaldiak izango dira. Urriaren 19an, 19:00etan, ‘Mi pais imaginario’ filma emango dute Florida Zinematan.