Skip to main content

Gasteizko sei dendetan arte eszenikoen ikuskizunak izango dira apirilaren 12tik 15era

Kultura

iiriondo@hamaika.eus

2023, api. 12 - 08:04
‘150 gramo. Dendaz Denda’ jaialdiak antzerki- eta dantza-emanaldien bitartez tokiko merkataritza sustatzea du helburu. Ikuskizunak Kirolak, Quercus lore-denda, Staff-Old Tower, La Caravana del Surf, Zuloa eta Neuk dendetan izango dira. Emanaldi laburrak izango dira, gehienez 30 minutukoak, publiko guztientzat, eta sarrera librearekin tokia bete arte.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista