Gipuzkoako Igartubeiti Baserri Museoa Sagardo Astea ospatzen ari da
Kultura
2023, urr. 11 - 13:10
Baserriko prentsaketa zuzenean ikusteko urteko une bakarra da. Antzerkiak, kirikoketa erakustaldiak eta erakusketak izango dira aste osoan zehar. Hitzordu honetan, duela mendeetako jarduera honen lekuko izan daiteke bertaratzen den oro, dolarea martxan eta sagarraren prentsaketa zuzenean ikusiz.