Skip to main content

Gorka Hermosak eta Garikoitz Mendizabalek ‘Sustraien matxinada’ diskoa kaleratu dute

Kultura

Euskal akordeoi-jotzaile eta txistulariak hamaika abesti bildu dituzte lanean. Bertan, euskal folklorea ez ezik, jazza eta musika klasikoa ere uztartu dituzte. Carles Benavent eta Tino di Geraldo musikariekin grabatu dute lana, Elkar argitaletxearen eskutik.

Hilabete honetan bertan hasiko dituzte emanaldiak. Irailaren 23an Zumarragako Antion eskainiko dute kontzertua, eta otsailean, Madrilgo Galileo aretoan.