Hamalau musika taldek bat egin dute “Ura Bere Bidean” egitasmoan
Kultura
2021, ira. 02 - 09:09
Euskal Herriko hamalau musika taldek osatu dute "Ura Bere Bidean" proiektua eta dagoeneko ikusgai dago Fair Saturday Fundazioaren web orrialdean. Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin abeslariek kantak grabatu dituzte, bertsio sinfonikoan.