Skip to main content

Heldu da Jaso ikastolako aurtengo musikala 'TE-4000 Hegaldian' izenburupean

Kultura

Beste urte batez Jaso Ikastolak bere musikal famatua prestatu du. Estreinekoa maiatzaren 5ean izango da Barañaingo auditorian. Aurtengo proiektuak autismoa izango du erdigune eta gaitasun aniztasuna eta gizarte inkusioa jorratuko ditu. Autismoa duten bi gazteren bidaia pertsonalean oinarrituko da, haien terapeutak Latinoamerikara egin beharreko bidaia proposatzen die eta gazteen bizipenez gain haien ingurukoen kezkak plazaratuko ditu.