Skip to main content

Hell Dorado aretoaren XX. urteurrena omentzeko argazki liburua aurkeztu dute

Kultura

Gasteizko kontzertu aretoak 2001ean ireki zituen ateak eta urteetan zehar hamaika kontzertu eskaini ditu. XX. urteurrena 2022 eta 2023 bitartean ospatu zuen, aretoan kontzertu ugari eskainiz. Jon Usual eta Stuart MacDonald-ek kontzertu horietako argazkiak atera zituzten eta liburu batean bildu dituzte. 2022 eta 2023an egindako kontzertuen 130 argazki osatzen dute liburua, Hell Doradoren bitartez eskuratu daitekeena.